Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

«—Hara joan nintzenean gizon egingo nintzela esan hidan... baina gerrak gizonak galtzeko dituk, Trinido.»

🐘 Mastodonte-hazlea. 🧑‍🚀 Fedibertsolaria. 📢 Aktibista. ✍️ Blogari panfleteroa (orain gutxiago).

🐧 #SoftwareLibrea, 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale, 📚 #Literatura, 🎲 #MahaiJokoak, 🗨️ #365egun.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (68 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

Ikusi liburu guztiak

2024 Irakurketa xedea

61% osatuta! Dabid(e)k 36 liburutik 22 irakurri ditu.

(e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Zortzigarren Hiria kritika egin du

Zortzigarren Hiria (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

Zortzigarren Hiria aintzat hartzen hasi da Eleder, eta horrek ez dauka atzera bueltarik, onerako zein …

Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa

5 izar

Aselekiko adiskidetasunak testuinguru berezia sor dezake liburu hau baloratzeko unean, hori ez dut ukatuko. Baina kalitate literarioak funtsezko irizpidea izaten jarraitzen du niretzat honelako liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean: narratiba (eramaten zaituena), estiloa (beti bezain pertsonala), pertsonaien sakontasuna (aipamen berezia, zalantzarik gabe, Elederrentzat) eta obraren beste alderdi tekniko, eta ez-tekniko batzuk modu objektiboan ebaluatzen saiatu behar baita irakurle kritikoa. Puta ideiarik ez duen arren. Adibidez, ironia ia-ia protagonistetako bat dela antzeman nahi badu.

Liburua irakurtzen amaitu bezain laster, mezu batzuk bidali nizkion Aseli: "Saramagoren eragina igartzen zaizu", "Eszena batek gogora ekarri dit orain izenburua gogoratzeko gai ez naizen pelikula bat" eta, bukatzeko, "Agian zure libururik ironikoena da". Eta azken mezua bidali nion, azalpen gisa: "Ziur naiz azken horretaz". Guzti hau, bermeotarrez, noski. Izan ere, liburu honen estiloa prosa arin, bihurri eta ironikoagatik bereizten da. Esan dudan bezala, Saramago gogorarazi didana behin baino gehiagotan. Zortzigarren Hiria irakurtzen hasi bezain laster, argi …

Lehendakariaren alaba (Euskara language, Elkar) 3 izar

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal …

#LehendakariarenAlaba-k ez nau erabat asebete

3 izar

Liburuak distopia baten aurrean kokatzen gaitu, eta distopia hori termino materialetan bideragarria izateaz gain, etorkizun ez hain urrun batean gauzatu zitekeen. Behintzat, maila batetan, ez da horren eroa. Klima-aldaketak eragindako triskantzak eta faxismoaren gorakadak osatzen dute lan honen oinarria. Hori da idazleak ezarri duen orekaren ertzetako bat, bestea (ETA Berria deitu duena), thriller-ak berezkoak dituen suspentzea eta intriga ez zapuztearren ez ditut aipatuko (oso erraza delako izorraki batekin topo egitea).

Hala ere, onartu behar dut ez zaidala sinesgarria iruditu. Ideiaren berezko potentziala ulertzeko gai naizen arren, ez du lortu nire arreta osoa harrapatzea. Bereziki Malenen eta EH Bilduren kontakizunak. Agian kronika- edo memoria-egituragatik, ez nau erabat asebete. Ebidenteegiak izan daitezken elementuak aurkitu ditut, beti ere, nire iritzi apalean. Eta bai, historia errepikatzen dela esaten dugu sarritan, baina...

Amaierari dagokionez, ordea, interesgarria iruditu zait nola marraztu dituen ama-alabaren arteko giza harremanak eta nola itxi duen zirkulua.

(e)k Mikel Etxaburu(r)en Manttalingo alaba kritika egin du

Manttalingo alaba (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 izar

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten …

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela

5 izar

Poemen bilduma honi buruz galdetuko balidate, esango nuke bikaina dela. Eta, kito, isilduko nintzateke.

Galdetzen badidate zergatik:

Liburu honetan, irakurri ditudan Mikel Etxabururen gainontzeko liburuetan bezala, hitz bakoitzak esanahi propioa hartzen duelako. Forma eta kolorea hartuz (laino artean akaso?). Liburu honetako poema bakoitza gure iraganaren parte den Saturrarango emakumeen kartzelari irekitako leihoa da, eta hobe dugu han gertatu zena ez ahaztea. Maitasuna, mina, esperantza eta irrika aurkituko dituzu orriotan. Mikelek berezko duen gizatasunetik.

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Maitasun kapitala kritika egin du

Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Maitasunaren inguruan hausnartzeko sortu da eta helburua lortzen du

4 izar

Maitasunari buruzko gogoeta interesgarria, ondo idatzita dagoena, eta irakurle orok gogoetarako helduleku bat aurkitzeko modukoa. Pertsonaiak asko eboluzionatzen dute elkarrekin liburuan zehar, baita bigarren mailakoak ere; hala ere, azken kapituluetara arte ez dut lortu haiekin konektatzea (oro har, guztiekin). Liburuan zehar egon dira momentuak non, maila batean edo bestean, guztiak gorrotatu ditudan.

Gauza bakarra bota dut faltan: beste praktika batzuk asmatzea, beste eszenatoki batzuk, beste aukera batzuk...

Artearekin duen lotura asko gustatu zait eta gustura nabigatu dut Wikipedian zehar.

(e)k Juan Mari Irigoien(r)en Babilonia kritika egin du

Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik

5 izar

Irakurle askok esaten dute ez dutela liburu gogokoenik. Nik bi ditut. Egia da liburu kuttun gehiago ditudala, baina galdetzen didatenean esaten dut nire liburu gogokoenak Harper Leeren "To Kill a Mockingbird (Matar a un ruiseñor)" eta John Steinbecken "The Grapes of Wrath (Las uvas de la ira)" direla. Bada, uste dut hemendik aurrera hasiko naizela esaten "Babilonia" nire liburu gogokoenen artean dagoela.

Zergatik? Erabat liluratuta utzi nauelako. Nire ustez, gauza on asko ditu, zure etxean bezala sentitzeko girotze aparta, irakurketa oso dinamikoa eta adiktiboa egiten duten narratzaileak, eta aurkezten digun aldi historikoari dagokionez, erakarri nauen istorioa. Beste gauza askoren artean.

Elementu batzuk aipatzearren, girotzeari dagokionez, esan behar da 190 urte baino gehiago pasatu direla nobelaren istorioa kokatzen den garaitik, hala ere, ez da zaila Bedania eta Babiloniako atmosferan sartzea, nire uste apalean, zoragarri deskribatuta dagoelako. Narratzaileei dagokienez, bereziki gustatu zait Kaxiano, oso erraza baita harekin konektatzea, "To Kill a Mockingbird …

(e)k Lide Hernando(r)en Izotz ura kritika egin du

Izotz ura (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan …

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu

5 izar

Libe Hernandoren literatur debutak oso liburu atsegina ekarri digu. Bere pertsonaiekiko identifikazioa ia saihestezina da, eta bere lanak hainbat gairi buruzko hausnarketa interesgarria eskaintzen du, hala nola musika, helduarorako urratsak eta adiskidetasuna, besteak beste. Jorratutako gai nagusiak horiek badira ere, irakurketaren esperientzia aberasten duten beste elementu batzuez zipriztinduta dago kontakizun hau.

Bereziki gustatu zait flashbackak erabiltzeko modua informazioa pixkanaka eskaintzeko, irakurlearen beharren arabera.

Liburu hau Elegose irakurle taldean (@elegose@mastodon.eus) irakurri genuen, fedibertsoan, eta aitortu behar dut aukeratu genuenean ez zitzaidala deigarria egin. Hala ere, irakurtzen hasi bezain pronto, erabat harrapatu nau.